Axpeko “Etxebarri erretegia” munduko bigarren jatetxerik onena izendatu dute Turinen, Europako lehenengoa

0

Bittor Arginzoniz sukaldaria buru duen Axpeko (Bizkaia) Etxebarri erretegia munduko bigarren jatetxerik onena izendatu dute “The World’s Best 50 Restaurants” galan, Turingo Lingotto auditoriumean banatu diren sariak Restaurant aldizkari britainiarrak sustatzen ditu. Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak eta José Maria Aizega BCCko zuzendariak zoriondu eta babestu dute euskal sukaldaria ekitaldian.

Euskal elikaduraren eta gastronomiaren kalitateari emandako beste bultzada bat da –adierazi du Turinen Amaia Barredok–, duela urtebete Gesaltza Añanako Gatzaren enbaxadore aukeratu zuten eta gaur bere erretegia munduko jatetxerik onena izendatu dute Turinen. Hori guztia erreferentzia bikaina da Euskadin EDA, GOe eta gure sukaldaritza-eskolekin garatzen eta ekiten ari garen elikadura-ekimenetarako. Arabako Errioxako ardoei, sagardoei eta txakolinei ere ekarriko die onura sari horrek”.

Amaia Barredok Turinen azaldu duenez, “Euskadi-Basque Country nazioarteko marka eta erreferentzia da kalitatezko elikaduran eta gastronomian. Gaurkoa bezalako bereizgarriek gure izena indartzen dute eta eragin positiboa dute, besteak beste, Japonian, Mexikon, Alemanian eta Erresuma Batuan gauzatzen ari garen ekintzetan”.

Bittor Arginzoniz “Gesaltza Añanako Gatzaren enbaxadore” izendatu zuten duela urtebete. Disfrutar kataluniarra, Oriol Castro, Eduard Xatruch eta Mateu Casañas buru dituena, izan zen onena iaz, eta Etxebarri –Bittor Arginzonizen jatetxea– bigarrena izan zen;  eta Parisko Table by Bruno Verjus hirugarrena, Dabiz Muñozen DiverXO laugarrena eta Mitsuharu ‘Micha’ Tsumuraren Maido bosgarrena.

Axpen (Bizkaia) kokatuta dagoen jatetxea helmuga “magikotzat” jotzen da, eta aurreko edizioan Arginzonizen, 65 urteko sukaldariaren, maisulanak honela baloratu zituzten antolatzaileek: “su pixka baten laguntzaz, esnea eta txahal-haragia bezalako osagai sinpleekin plater apartak eta ahaztezinak sortzen ditu”.

23 edizio

Aurten 23. edizioa bete duten sariak 2002an hasi ziren banatzen, Restaurant aldizkari britainiarrak bultzatuta, eta mundu osoko 1.080 adituk egiten duten zerrenda baten bidez munduko sukaldaritzaren aniztasuna islatzen duen ekimen independentea bihurtu dira.

Italiak The World’s Best 50 Restaurants gala antolatzen duen lehenengo aldia da. Botoa ematen dutenak kazetariak, chefak, industriako adituak eta zaleak dira, guztiak munduko 50 jatetxe onenen akademiakoak: 540 emakume eta beste hainbeste gizon. 27 herrialdetakoak dira, anonimotasuna mantendu behar dute eta azken 18 hilabeteetan bisitatu dituzten sei jatetxe gutxienez eta 10 jatetxe gehienez bozkatu ditzakete –lehentasun hurrenkeran–, eta euren eremu geografikoko sei bakarrik.

Bisita dokumentatu behar dute –argazki batekin nahikoa da–, eta nahi duten jatetxearen alde bozka dezakete, ez baitu zertan ospetsua izan ez eta izarrik izan ere: hautaketa erabat pertsonala da.

Turin

Turin munduko sukaldaritza onenaren egoitza bihurtu da egun hauetan: 1.300 gonbidatuk baino gehiagok, 250 komunikabide akreditatuk baino gehiagok, ordezkatutako 89 jatetxek eta munduko ehun chefek baino gehiagok parte hartu dute Lingotto auditoriumeko zeremonia prestatzeko ekitaldi, tailer eta mahai-inguruetan.

“Lur honen, iturburu hauen eta mendeetan zehar Añanako familiek egindako lanaren baldintzei esker, gaur egun –Fundazioaren laguntzarekin– larrainek eta haran osoak etorkizun handiko garai berri bat ezagutzen dute landa-garapenaren barruan.  Gaurtik aurrera, Añanako gure gatzak beste erreferente bat izango du Euskadiko gastronomian eta elikaduran: Bittor Arginzonizek erabiliko du, hartaz hitz egingo du eta bere bertuteak zabalduko ditu bere erretegian”, esan zion orain dela urtebete Barredo sailburuak gaur saritu duten sukaldariari.

Académie Internationale de la Gastronomie elkarteak orain dela urtebete, egun horretan bertan, Grand Prix de l’Art de la Salle 2024 saria eman zion Mohamed Benabdallah Kaddour Etxebarri erretegiko kideari.  Aljerian jaio eta Suitzan hezi zen, Zuricheko Baur au Lac hotelean hasi zuen bere ibilbidea eta Quique Dacosta, Mugaritz eta Etxebarri jatetxeetan lan egin zuen.

  1. Maido Lima
  2. Asador Etxebarri Atxondo
  3. Quintonil Mexico City
  4. Diverxo Madrid
  5. Alchemist Copenhagen
  6. Gaggan Bangkok
  7. Sézanne Tokyo
  8. Table by Bruno Verjus Paris
  9. Kjolle Lima
  10. Don Julio Buenos Aires
  11. Wing Hong Kong
  12. Atomix New York
  13. Potong Bangkok
  14. Plénitude Paris
  15. Ikoyi London
  16. Lido 84 Gardone Riviera
  17. Sorn Bangkok
  18. Reale Castel di Sangro
  19. The Chairman Hong Kong
  20. Atelier Moessmer Norbert Niederkofler Brunico
  21. Narisawa Tokyo
  22. Sühring Bangkok
  23. Boragó Santiago
  24. Elkano Getaria
  25. Odette Singapore
  26. Mérito Lima
  27. Trèsind Studio Dubai
  28. Lasai Rio de Janeiro
  29. Mingles Seoul
  30. Le Du Bangkok
  31. Le Calandre Rubano
  32. Piazza Duomo Alba
  33. Steirereck Vienna
  34. Enigma Barcelona
  35. Nusara Bangkok
  36. Florilège Tokyo
  37. Orfali Bros Dubai
  38. Frantzén Stockholm
  39. Mayta Lima
  40. Septime Paris
  41. Kadeau Copenhagen
  42. Belcanto Lisbon
  43. Uliassi Senigallia
  44. La Cime Osaka
  45. Arpège Paris
  46. Rosetta Mexico City
  47. Vyn Skillinge
  48. Celele Cartagena
  49. Kol London
  50. Restaurant Jan Munich