Euroeskualdeak bultzatutako udako ikastaroen IV. edizioa hartuko ditu Baionak, gaur hasi eta uztailaren 4ra bitartean. Euroeskualdeak azken lau urteotan mugaz haraindiko interesa duten gaiei buruzko jarduera antolatu du. Aurtengo edizioa Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuko Kanpo Ekintzako zuzendari nagusi Sergio Perezek ireki du gaur, Foru Erkidegoa baita gaur egun Euroeskualdearen buru.
Aurreikusitako 11 ikastaroen artean, Nafarroako parte-hartzea duten hainbat gai daude. Hain zuzen ere, asteazken honetan, uztailaren 2an, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaile Javier Arakamak «Mugaz gaindiko komunikazio eleanitza: arazoak, praktikak eta perspektibak» Euroeskualdeak antolatutako ikastaroari hasiera emango dio, eta NUPeko bi irakaslek (Carmen Innerarity eta Alex Artzelus, beste aditu batzuen artean) beste bi ikastarotan parte hartuko dute, hemen kontsulta daitezkeen ikastaroen programan adierazten denaren arabera.
Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Itziar Azkue UIKko zuzendariordeak, Arnaud Fontaine Communauté d ‘agglomération Pays Basque-eko lehendakariordeak; Xabier Arruti Olazabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko diputatuak; eta Alexandre Péraud Bordeaux Montaigne Unibertsitateko errektoreak.
2022az geroztik, Nouvelle-Akitaine-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko unibertsitate publikoen arteko lankidetza estuari eta mugaz gaindiko tokiko agintarien babesari esker, mugaz gaindiko unibertsitateen udako ikastaroak antolatzen ari dira. Proiektua erakunde horien guztien lankidetzaren emaitza da: l ‘Université de Bordeaux (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), UPV/EHUren Udako Ikastaroen Fundazioa, l’ Université Bordeaux Montaigne (UBM), l ‘Université de Pau et des Pays de L’ Adour (UPPA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA), Euskampus Fundazioa, CNRS/IKER eta Maison des Sciences de l ‘Homme de Bordeaux (MSH Bx), Gipuzkoako Foru Aldundia, Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea eta beste lurralde-erakunde batzuen laguntzarekin.