Nafarroako Gobernuko Bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok, ‘Ateak Ireki’ programaren barruan, Nevada, Oregon, Colorado, Arkansas, Ipar Carolina, Washington, Idaho, Utah eta Kaliforniako estatuetatik etorritako 33 gazte estatubatuar eta Quebecetik etorritako ikasle bat hartu ditu Nafarroako Jauregiko Tronu aretoan. Ikasle horietako 11, zortzi gizon eta hiru emakume, nafarren ondorengoak dira. Baita ere, Sergio Pérez Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiak hartu du parte harrera ofizialean.
Ollo Lehendakariordea 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendu zaie, ongi etorria emateko eta bisitaz goza dezaten opatzeko. Bisita horri esker, «gure kultura, ohiturak, historia eta errealitate soziala ezagutu eta barneratu ahal izango dituzte, eta, zalantzarik gabe, lotura emozionala bultzatuko dute, zuengan guztiongan eragin positiboa izango duena».
Halaber, Ollok ere eskerrak eman dizkie ‘Ateak Ireki’ programan parte hartzeagatik, «funtsezkoak diren loturei jarraipena ematen baitizkie belaunaldien artean eta Nafarroarentzat benetako kapitala osatzen dutelako».
Era berean, Ollo lehendakariordeak euskararen garrantzia azpimarratu du, «euskarak ere batzen gaituelako. Hizkuntza honek, zuen arbasoekin iragan urruneko ondare gisa ez ezik, orainaldiko eta etorkizuneko altxorra denarekin ere lotzen du, planetaren mutur batetik bestera erakutsi eta transmititzeko modukoa dena, inguratzen gaituen bezalako ingurune globalizatuan».
‘Ateak Ireki’ programak Nafarroara egindako bisitak Erriberriko Errege Jauregira eta Iruñeko Alde Zaharrera ere eraman ditu gazte amerikarrak.