Pribait eta Diabyuda negozio-ideia zientifiko-teknologikoak izan dira InÍciate Sarien hamaikagarren edizioko irabazleak. Sari horiek Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak sustatzen ditu, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroaren (CEIN) bidez. Sari horien helburua da gure lurraldean enpresa-proiektu teknologiko berriak detektatzen laguntzea eta ekimena eta berrikuntza saritzea.