Javier Hurtado sailburua: “Garrantzitsuena da ez garela zerga turistikoa ezartzeari buruz ari, zerga hori ezartzeko moduari buruz baizik”

0

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadori elkarrizketa egin diote gaur “La Ventana Euskadi” saioan, Cadena SER irratian. Bertan, gaurkotasun politikoari buruzko galderei erantzun die, eta turismoaren bilakaeraren eta egonaldi turistikoen gaineko zergaren garapenaren balantzea egin du.

Ildo horretan, sailburuak nabarmendu duenez, “positiboa da azkenean ez hitz egin behar izatea turismo-egonaldiei zerga bat ezarri behar ote zaien, zerga hori ezartzeko moduari buruz baizik. Ni beti izan naiz zerga honen defendatzaile sutsua, betiere adostasun egokia lortzen bada, Euskadiz gozatzera datorrenak bere hobekuntzan ere lagundu behar baitu”.

Sailburuak azaldu duenez, Turismo Saila eta Ogasun Saila zorrotz aritu dira lanean egonaldi turistikoen gaineko zergaren eredu propio batera iristeko bideak aztertzen, gure arkitektura instituzional konplexuan Ekonomia Ituna eta Gernikako Estatutua beteko dituena. Lan hori egin da jada, eta “aztertutako bideak foru-ogasunen koordinaziotik, lankidetzatik eta partaidetzatik pasatzen dira ezinbestean. Orain foru-ogasunen esku dago lan hori egitea”.