ELAren ikerketaren aldeko eguna antolatu dute Zarautzen

0

ADELA elkarteak, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, ELAren ikerketaren aldeko eguna antolatu dute igande honetan, uztailaren 13an. “Egun guztiko ekitaldi programa honen bitartez gure inguruan dagoen gaixotasun honen inguruko kontzientziazioa eta hura pairatzen duten pertsonek egunerokotasunean dituzten beharrak asetzeko laguntza lortzea da ekimen honen helburua”, azaldu du Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak.

Udalak, ekimen honen garrantziaz jakitun izanda, Gizarte Politiketatik diruz lagunduko du beste behin jardunaldi honen antolakuntza. Igandean zehar, 11:00etan hasita, hainbat ekitaldi izango dira Lege Zaharren enparantzan: erraldoiak, batukada, ‘Country’ dantza tailerra, tonbola, bazkaria…

​​​​​​​