Paolo Galbiati, Baskoniaren entrenatzaile berria

0

Entrenatzaile italiarrak hurrengo bi denboraldietarako sinatu du talde urdin-gorriarekin

Baskonia akordio batera iritsi da Paolo Galbiatirekin (Milan, 1984), 2027ra arte lehen taldeko entrenatzaile berria izan dadin. Entrenatzaile italiarrak talde urdin-gorria zuzentzeko erronka hartuko du bere gain 2025-2026 denboraldian.

Galbiati Aquila Basket Trento taldetik dator 2024-2025 denboraldi bikaina egin ondoren, Italiako A Seriean laugarren postua lortuz. Bere ibilbidean zehar, Paolok Legako hainbat klub garrantzitsutako talde teknikoko kide izan da, eta nazioartean lehia-maila gorenean esperientzia du, Italiako selekzio absolutuko talde teknikoko kide izanik.

Proiekzioarekin, joko modernoaren ezagutzarekin eta taldearen garapenaren eta hazkundearen aldeko apustu sendoarekin, Galbiatik Gasteizen lur hartuko du proiektu berri baten buru izateko asmoz. Saski Baskoniatik ongietorria eman nahi diogu Paolo Galbiatiri eta zorterik handiena opa nahi diogu etapa berri honetan.