Eibarko lehen emakumezkoen taldea bidaiarako prestatzen ari da

0

Ligako lehen partida 0-1eko porrot estuarekin amaitu ondoren, emakumezkoen lehen taldeak gaurtik aurrera bigarren jardunaldia prestatzen hasiko da, lehen bidaia izango dena. Larunbatean Madrid CFFren aurka jokatuko du talde armaginak.

Astelehena: 11:30, Areitio

Asteartea: Atsedena

Asteazkena: 12:00, Areitio

Osteguna: 11:30, Areitio

Ostirala: 11:00, Areitio | Bidaia Madrilera

Larunbata: 18:00, Fernando Torres Zelaia. Vs. Madrid CFF

Igandea: Atsedena

Entrenamendu guztiak ateak itxita egingo dira, kontrakoa adierazten ez bada.