Nafarroako Gobernuak eta “la Caixa” Fundazioak 15 milioiko hitzarmena sinatu dute gizarte, ikerketa, hezkuntza eta kultura arloetan ekintzak garatzeko

0
Firma del convenio con la Fundación La Caixa.

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak eta Josep María Coronas “la Caixa” Fundazioko zuzendari nagusiak esparru-akordio bat sinatu dute gaur goizean Nafarroako Jauregian, bi erakundeen arteko lankidetza indartzeko 2025erako arlo sozialean, ikerketan, hezkuntzan eta kulturan. Lankidetza horren arabera, erakundeak 15 milioi euro bideratuko ditu gizarte ekintzara Foru Komunitatean, aurreko urtean baino %7 gehiago.