Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak sustatutako eta Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuak koordinatutako Cultur Izan 2025 programak Nafarroako eskualdeko jantziei buruzko erakusketa bat antolatu du Tuterako Muñoz Sola Arte Modernoko Museoan. ‘Nafarroaren presentzia 1925eko eskualdeko jantzien erakusketan. Nafarroako janzkera, ondare bizia’, Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoak ekoitzi du, Tuterako museo horrekin lankidetzan.








