Nafarroako Gobernuak datozen egunetan kontu handiz ibiltzeko gomendatu du, baso-sute arrisku handiaren aurrean

0

Nafarroako Gobernuak, Barneko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, gogorarazi du kontu handiz ibili behar dela datozen egunetan, baso-suteak eragin ditzakeen edozein jarduera saihesteko. Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) argitaratutako iragarpen meteorologikoen arabera, arrisku oso handia edo muturrekoa dago ostegunetik larunbatera Foru Komunitate osoan. Hala, ostegunean, arriskua “oso handia” izango da Nafarroa osoan, eta “muturrekoa” izango da ostiralean eta larunbatean.