Begoña Alfaro hirugarren lehendakariorde eta Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak ‘Etxebizitzaren Industrializazioaren PERTE’ jardunaldian parte hartu du gaur goizean. Saioa Basque Construction Clusterrek eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute Donostian, eta bertan Alfarok nabarmendu du etxebizitza-arloko edozein politika publikoren helburuak “beti eskuragarritasuna izan behar duela, eta, horretarako, ezinbestekoa dela eraikuntza-prozesuetan industrializazioa sustatzea”.








