Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte beren ekintzak Hondarribian eta eskualdean garatzen dituzte irabazizko helbururik gabeko elkarte eta entitateek. Lurralde mailakoek ere eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta udal esparrua gainditzen badute edota Hondarribiko udalerriko pertsonak atenditzen badituzte.
Horretaz gainera, beren jarduera Gizarte Zerbitzuen esparruan garatu beharko dute eta beren helburua izango da, partaidetza sustatzea eta gizarte-laneko boluntarioak, herritarren arteko laguntasuna eta gizarteratzeko arazoak dituzten pertsonekiko arreta bultzatzea.