Dibertsitate funtzionala duten nerabe eta gaztetxoentzat aisialdia Zarautzen

0

Aurten ere, Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuek dibertsitate funtzionala duten  nerabe eta gaztetxoentzat KUKUFRAKA izena duen aisialdi programa jarriko du  martxan.

Aisialdi programa hau udalerriko beste aisialdi talde edo programa batzuetan parte hartzen ez duten nerabe eta gazteentzat da nagusiki. Helburua da gazte horientzat aisialdi gunea sortzea, eta herrian gizarteratze bidea zabaltzea eta sendotzea.

Programaren ezaugarri nagusienak hauek dira:

•    Zarautzen erroldatutako nerabe eta gaztetxoei zuzendutako programa da.
•    Hilabetean bi edo hiru larunbatetan elkartuko dira, arratsaldetan: 17:00etatik 20:00etara.
•    Urriaren 4an hasiko da eta ekainaren 20an bukatuko da.
•    Topalekua, Zuberoa Kalea 22, udal Ikastaro gela izango da.
•    Aisialdi inklusiboa bultzatuko da, eta eguraldia eta ekintzen arabera, aisialdia beste espaziotara zabalduko da.
•    Programan parte hartzeagatik ordaindu beharreko hileroko kuota 11,95 €-koa da.
•    Bertan parte hartzeko izen ematea egin behar da.

Izena emate epea irekita dago, irailaren 19an amaitzen da. Interesatuak Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzura jo behar dute.
Informazio gehiago: 943005111 edo ongizatea@zarautz.eus.