Imanol Pradales: “GOe herri mailako apustu handi gisa jaio da

0

Lehendakaria Basque Culinary Centerren espazio berriaren inaugurazioan izan da

Imanol Pradales Lehendakaria izan da gaur arratsaldean Donostiako Gros auzoan dagoen Basque Culinary Centerren GOe – Gastronomy Open Ecosystem inaugurazio-ekitaldiko buru. Bere hitzaldian, Pradalesek euskal gastronomiak «ekosistemen eta balioen kate» gisa betetzen duen zeregina nabarmendu du, hazkunde ekonomikoa, enplegua, kanpo-proiekzioa, ingurumen-kudeaketa, lurralde-oreka, paisaia, nortasuna eta kultura sustatzeko, besteak beste.

“GOe herri mailako apustu handi gisa jaio da. Nekazaritza eta arrantzarekin, elikagaien industriarekin, sukaldaritzarekin eta herritarrekin konprometitutako gastronomiarako bidea, jasangarritasuna, elikagaien segurtasuna, justizia soziala eta gure planetarekiko konpromisoa bezalako balioetan”, adierazi du Pradalesek. Zentzu horretan, eraikin berriak “berrikuntza gastronomikoan munduko erreferente izateko anbizioari eusteko” balioko duela adierazi du.

“Sukaldeko suak piztuta eta bete-betean mantendu behar ditugu, gastronomiaren balio-kateak Euskadiko ekonomiaren eta ongizatearen funtsezko osagai izaten jarrai dezan», amaitu du Lehendakariak.