Nafarroak beste errekor bat lortu du enpleguan, urrian 317.152 afiliatu izan baititu Gizarte Segurantzan, serie historikoko kopururik altuena. Hilabete arteko aldakuntzak %0,89 afiliazio gehiago ekarri ditu, aurreko hilean baino 2.787 gehiago. 2007-2025 aldiko urrian izandako bigarren hazkunderik handiena da, iazkoak bakarrik gaindituta. Gainera, urtebetean batez besteko afiliazioa +%1,41 hazi da, hau da, 4.408 afiliazio gehiago. Azken batean, enpleguaren maila historikoetan jarraitzen dugu.







