Bilboko Udalak Intxaurtxueta plazako haurrentzako jolas-eremua hobetzeko obrak amaitu berri ditu, Errekaldeberri auzoan. Lan horiek hiru hilabete iraun dute eta parte-hartze bidezko aurrekontuen barruan daude.
Guztira 344.856 euroko inbertsioa bideratu da espazioaren berritze integrala eragin duten lan horietara, eta gai espezifiko eta komun batez hornitu dira elementu berri guztiak: «Printze txikia» ipuina.
Estalkia jarri da eguraldia edozein dela ere erabili ahal izateko. Gainera, jolas-gunearen azalera handitu da eta elementu berriak jarri dira.
Kautxuzko zoladura berritu da, altzari berriak jarri dira (eserlekuak, luminariak…) eta jolas-gunerako irisgarritasuna hobetu da.
Bilboko parte-hartze bidezko aurrekontuak prozesu irekia da. Herritarrei aukera ematen die ideiak proposatzeko, Udalaren urteko aurrekontuaren zati bat nola erabili erabakitzeko eta ekimenik onenak hautatzeko.








