«Donostiarren historia bat» liburua aurkeztu da

0

Donostiako Udalaren laguntzari esker, liburu hau doan banatuko zaie hiriko danborradei

«Donostiarren historia bat» argitalpenaren aurkezpena egin da Donostiako udaletxean. Argitalpen hori 425 Kultur Elkarteak editatu eta argitaratu du, Donostiako Udalarekin lankidetzan.

Dibulgazio-formatuan idatzitako liburuak Danborradaren 150 urteak oroitarazten ditu. Donostia plaza militarra zenetik hiriko historian zehar ibilbide bat egiten du liburuak, hori izan baitzen danborradaren jatorria. Danborradaren garapenaren eta protagonisten deskribapena, lehenengo igoeraren mendeurrenarekin bat egiten.

Horretan, gainera, aurreko urteetako San Sebastian bezperako afarietako menu batzuk ikus daitezke (elkarte gastronomikoetan), baita Martin Berasategi sukaldariaren sei errezeta original ere.

Argitalpena Tamayo paper-dendan eskuratu ahal izango da, 18 euroko prezioan, baina irabazi-asmorik gabeko elkarteen bidez ere eskatu ahal izango da (kultur elkarteak, aisialdikoak, adinekoenak, danborradak…), 425kulturelkartea@gmail.com posta elektronikoaren bidez, eta prezioa 12 eurokoa izango da.

Gainera, 425 Kultur Elkartearen eta Udalaren arteko lankidetzari esker, hiriko danborrada guztien artean doan banatuko dira ale batzuk, bai haurren, bai helduen danborradetan.

150 urteko historia

Danborradaren festan, pertsonaiek eta haien musikak harresiz inguratutako hiri baten eguneroko bizitza irudikatzen dute, non, mendeetan zehar, bertako biztanleak eta militarrak elkarrekin bizi izan ziren. Elkarbizitza hori, ez beti erraza, aginte militarraren legezko nagusitasunak markatu zuen, hiria ofizialki gotorleku baitzen.

Raimundo Sarriegi izan zen, hiri harresituan entzuten ziren doinuetan inspiratuta — asko kuarteletako jardueratik etorriak —, gertakari herrikoi honen hasierako errepertorioa sortu zuen konpositorea. Bere konposizioen izenburuak horren lekuko dira: Diana, Erretreta bi piezatan (Paso-doble primero y segundo de tambores, azken hau Tatiago bezala ezaguna) eta Polka de tambores (polka modako dantza zen XIX. mendearen hirugarren laurdenean).

Gainera, Iriyarena herrikoia konposatu zuen, genero horretako aurreko piezetan oinarritua (Zezen soinua, Idiarena…), txistulariek zezen-festetan jotzen zutena (sokamuturra, zezen suzkoa…), eta San Sebastian Martxa. Azken hau hiriko patroiaren ereserki gisa sortu zen, San Juan edo San Inaziokoen antzera. Hala ere, bere arrakasta azkarrak eta herriaren onarpenak urte batzuk geroago Danborradako pieza bezala sartzera eraman zuen egilea bera.

Danborrada, beraz, festa bat da, eta bere pertsonaiak eta musika Donostiaren historiaren oroimen bizian sustraitzen dira, ia 700 urtez plaza militar ohi gisa.

Danborradari egindako ekarpenagatik plaka oroigarriak

425 Kultur Elkarteak plaka oroigarriak eman dizkie hainbat elkarteri Danborradaren historiari egindako ekarpenagatik:

  • Unión Artesana: Aurreko data batzuetan bakarka parte hartu bazuen ere, 1876an ezarri zuen Unión Artesanak danborradaren eredua, gaur egun ezagutzen dugun bezala. Ordutik hona etengabe antzeztu du azken 150 urteetan. Beraz, festaren benetako zutabe bihurtu da.
  • Euskal Billera: Euskal Billera elkartea 1901ean sortu zen, eta hasieratik modu aktiboan parte hartu zuen ongintzazko lan askotan eta mota guztietako jai herrikoietan. 1906an, helduen lehen danborrada antolatu zuen, eta, txikienek festan beren lekua ez zutela konturatuta, lehen haur danborrada bultzatu zuen 1927an. Ekimen hau Aita Maurik, Mauricio Etxanizek, abiatu zuen, eta gaur egun ezagutzen ditugun haur danborjoleen erakustaldi handirako lehen urratsa izan zen.
  • Kresala: Kresala elkartea mugarri izan zen 1980ko danborradaren historian, bere prestakuntzan emakume talde handi bat sartu baitzuen. Sortu zenetik sozietate mistoa izanik, hainbat bazkidek festan baldintza berdinetan parte hartzeko nahia adierazi zuten, eta proposamen serio bat garatu zuten Javier Mª Sadaren laguntzarekin. Zuzendaritza Batzordeak kontrako bi botorekin onartu zen plana eta, parrokiako elkarte lez, San Vicenteko ordezkarien babesa izan zen: Jesus Aldanondo eta Iñaki Arzamendi. Danborrada egin zuten gainerako elkarteek uko egin zioten ekimen horri. Hala ere, Kresalak sendo jarraitu zuen eta emakumezkoen partehartzearekin jarraitu zuen. Bere garaian gainerako danborradek zalantzan jarri zuten horrek merezi du gaur gure aintzatespena, bere ausardia eta erabakitasunagatik.