Orkestrara egindako bisitarekin hasiera eman dio “donostiarron mesederako aukera gehi-ago sortzeko” bilera sortari
Donostiako alkate Jon Insaustik Orkestra (Lehiakortasunerako Euskal Institutua) bisitatuz abiarazi du gaur hiriko eragile ekonomiko, sozial nahiz ezagutza arlokoekin bilera-sorta. Horien xede izango da tokiko ekonomia indartzen jarraitzea eta, honenbestez, “donostiarron mesederako aukera gehiago sortzea”.
Donostiarrekin batera San Sebastian jaia zukutu ondoren, eta balantze egunaren ondoren, Insaustik agenda instituzionalari heldu nahi izan dio berriro, sustapen ekonomikoa lehene-tsiz. Izan ere, «ekonomia indartsu batek aukera ematen du ongizateari eusteko, gizarte-kohesioa indartzeko eta Donostian lan egin eta bizi nahi dutenei benetako aukerak eskain-tzeko. Helburua argia da: hazkunde ekonomikoa ongizate bihurtzea».
Orkestra aukeratu du alkateak bilera-sortaren abiapuntu, «aurrera egiten duten hiriak mundua ondo irakurtzen dutenak baitira». “Aldaketa teknologiko, ekonomiko eta sozial etengabeak dituen testuinguru global aldakorrean, ikasketa eta ezagutza zentroak izatea lehen mailako abantaila estrategikoa da «, esan du alkateak.
Ezagutzatik sustapen ekonomikora
Insaustik azaldu duenez, Donostiak analisirako, hausnarketarako eta ezagutza sortzeko nodoak ditu. «Benetako iparrorratz gisa jokatzen dute: ekonomiaren bilakaera, merkatuen nondik norakoak, sektoreen hazkundeak, arriskuak eta aukerak ulertzen laguntzen digute».
Horrela, udal-gobernuaren asmoa da joera globalak tokiko erabakietara itzultzea eta politi-ka ekonomikoa epe luzeko datu, ebidentzia eta ikuspegian oinarritzea ahalbidetzea. Zen-tzu horretan, Insaustik adierazi duenez, «Orkestraren lana bereziki garrantzitsua da: azter-keta zorrotza, nazioarteko ikuspegia eta ezagutza hirirako eta bere erakundeentzako ori-entazio estrategiko bihurtzeko gaitasuna ematen ditu«.
Agendan sartzen dira, halaber, Donostiako industrialde nagusiak bisitatzea, enpresekin eta ekintzaileekin topaketak egitea eta lan bila dabiltzan langileekin eta pertsonekin bilerak egitea, helburu argi batekin: «Entzutea, errealitate ekonomikoa zuzenean ezagutzea eta ekonomia sustatzeko udal-politikak hobeto bideratzea«, esan du Insaustik.
Aurreratu duenez, helburua da hiri-ekonomia «dinamikoagoa, lehiakorragoa eta kalitatezko enplegua sortuko duena izatea, Donostian inbertitzeko, ekiteko eta enpresa-proiektuak garatzeko baldintzak erraztuz«.
Testuinguru ekonomiko positiboa
Alkateak agenda hau testuinguru positibo batean abiarazi du, non Donostiak ekonomia sendo baten adierazleak ematen dituen, baina autokonplazentzietan erori nahi gabe. Do-nostia da langabezia-tasa txikiena duen euskal hiriburua, % 7 ingurukoa, eta langabeziak etengabe egin du behera azken urtean.
Insaustik adierazi duenez, «hiriak, gainera, ezagutzarekin, zerbitzu aurreratuekin eta berri-kuntzarekin gero eta lotura handiagoa duen sare ekonomikoa du», Europako Hiri Berritzaile eta Emergente izateko finalista izaerak erakusten duen bezala. «Oinarri hau Donostiak sendotu eta zabaldu nahi duen aktibo bat da«, amaitu du.
Insaustik ezagutza eta sustapen ekonomikoa lotu ditu: «Informaziorik gabe ekonomian inbertitzea inprobisatzea da; analisiekin egitea aurrea hartzea da, arriskuak murriztea eta erabaki hobeak hartzea«. Ildo horretan, horrelako zentroek hiriarekin duten lotura indartzea «ondo eta garaiz prestatzea da, erabakiak irizpidez hartu eta bere etorkizun ekonomikoa konfiantzaz eraikitzen duen Donostiaren alde egitea«, alegia.





![[Vídeo] Simulacro de emergencia por artefacto explosivo en el Puerto de Santurtzi](https://www.bizkaiagaur.com/wp-content/uploads/2026/01/n770_2026_01_22_SIMULACRO_ADIF_ERTZAINTZA__44_-100x70.jpeg)

