Ariketa ADIFek Santurtziko portuan duen salgaien terminaleko instalazioetan egin da, salgaien tren batean garraiatutako edukiontzi baten ondoan jarritako lehergailu baten neutralizazioa simulatuz, horrelako gertakari kritikoen aurrean erantzuna hobetzeko.
Gaur goizean, Ertzaintzak simulakro bat egin du, eta bertan motxila susmagarri bat aurkitu dute ADIFek Santurtziko Portuan dituen instalazioetan, salgai arriskutsuak garraiatzeko bagoi baten ondoan.
Beharrezko kudeaketak egin eta motxilan lehergailu bat zegoela egiaztatu ondoren, gertakaria neutralizatzeko Ertzaintzako beharrezko unitate guztiak mobilizatu dituzte.
Ariketan parte hartu dute Muskizeko Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruilek, Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko eta Txakur Unitateko agenteek, Brigada Mugikorreko Erantzun Azkarreko ertzainek (PRI-Bizkor) eta Zaintza eta Erreskate Unitateak; eta Santurtziko Udaltzaingoaren, Portuko Poliziaren eta ADIFeko langileen laguntza izan dute.
Simulakroa eraginkortasunez egin da, eta egiaztatu da parte hartu duten unitate eta entitate guztien arteko beharrezko koordinazio-mekanismoek bikain funtzionatu dutela, ekintza tekniko-polizialak gauzatuz eta larrialdia neutralizatzea lortuz.
Horrelako simulakroen helburua da ezagutza teoriko guztiak praktikan jartzea ahalik eta agertoki errealistenean, parte-hartzaile guztiek modu koordinatuan lan eginda, horrelako gertakari kritikoei erantzun eraginkorrena emateko.





![[Vídeo] Simulacro de emergencia por artefacto explosivo en el Puerto de Santurtzi](https://www.bizkaiagaur.com/wp-content/uploads/2026/01/n770_2026_01_22_SIMULACRO_ADIF_ERTZAINTZA__44_-100x70.jpeg)
