Astearte honetan, otsailak 10, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo buru izanik, Nafar Komunitateen Kontseiluak proposatu ditu Txileko Nafar Kolektibitatea eta Antioquiako (Kolonbia) Casa Vasco Navarra Fundazioa Nafarroako komunitate berri gisa. Bi erakunde berri horiek aitortzeko, Nafarroako Komunitateen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen eta erkidego horien aintzatespen eta erregistro ofizialerako prozedura ezartzen duen urriaren 16ko 90/2024 Foru Dekretuan xedatutakoa bete da.
«Pozgarria da benetan, aspaldi, NEXT Estrategiaren bidez, Nafarroako herritarrekin harremanak izateko politika publikoen aldeko apustua egiten nola hasi ginen, eta, hainbat urtez bultzada politiko irmoa eta etengabea izan ondoren, emaitza zehatzak erakusten dituela ikustea, hala nola, gaur Txilen eta Kolonbian beren lurraren alde lan egiten duten nafarrei proposatu diegula legezko errekonozimendurako», adierazi du une batean bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari eta Kontseiluko presidente Ana Ollok.
Halaber, Ollo lehendakariordeak gaineratu du bereziki garrantzitsua dela ikustea Nafarroako Gobernuak Hego Amerikara egin duen bisita instituzionalak, Buenos Airesko Nafar Etxearen 130. urteurrenak eraginda, eta Nafarroako diasporarekin Santiagon duela hilabete gutxi antolatu den topaketak, Nafarroa Globalaren alde elkarlanean egindako lan konpartitu honengatik garra pizten lagundu dutela.
Gaur Nafar Komunitateen Kontseilua biltzen den bigarren aldia da, 2025eko martxoaren 31n kontseilua eratu ondoren. Mariana Sardín (Bolivarko Nafar Etxea) eta Gonzalo Erice (Mendozako Nafar Etxea) batzordekideek parte hartu dute bertan, Argentinaren aldetik; baita Pablo Oliver Asociación Navarra Siempre elkartetik (Paris-Frantzia); eta Xabier Alcuaz (Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziotik ere (NUKF). Nafarroako Etxeen Federazio Nazionalak proposatuta, Valladolideko Nafar Etxeko Francisco Galdeanok; Burgosko Nafar Etxeko Juan Jose Bujandak; eta Madrilgo Nafar Etxeko Marta Fernandezek parte hartu dute, baita Nafarroako Parlamentuak proposatuta izendatu zituzten Ander Larumbek eta Alicia Alemanek ere.
Ollo lehendakariordeaz gain, Nafarroako Gobernuaren izenean, Sergio Pérezek, Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiak eta Kontseiluko lehendakariordeak; Sara Ayerbek eta Marta Otamendik parte hartu dute kontseilu berean, hurrenez hurren Eskubide Sozialetako eta Ogasuneko departamentuen ordezkari gisa, bai eta Iñaki Xabier Martínez de Vírgala eta Miriam Veguillas ere, Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiaren izenean; eta Cristina Arcaya, Departamentuko Idazkari Nagusi Teknikoa eta Kontseiluko idazkaria; eta.
Nafarroa Globala
2025-2028 aldirako Nafarroako Kanpo Ekintzarako II. Planean jasotzen den bezala, «Nafarroa globala» ardatzak atzerrian dauden nafar herritarrekiko arreta eta harremana hobetu nahi ditu, eta gure lurraldearen irudi erakargarria, anitza eta garaikidea ezarri nahi du, diasporarekiko harremanei dagokienez ere, bai itzuli nahi dutenekin – prozesu horretan Gobernuak errazte-lana egiten du-, bai atzerrian jarraitzea erabakitzen dutenekin, departamentuak bere komunitatearen errealitatean ahalik eta informazio eta parte-hartze handiena eskaintzen dielako, Nafarroako herritar gisa eskubide berberak izan behar dituztela ulertuta.
Horretarako, Nafarroako Gobernuaren 2025-2028 aldirako Kanpo Ekintzarako II. Planak hainbat lan-ildo biltzen ditu, hala nola nafar eta nafar-euskal etxeei eta zentroei laguntza instituzionala eta ekonomikoa ematea beste autonomia-erkidego batzuetan eta kanpoan, lankidetza-ekintzak sustatzeko. Horri dagokionez, gogoan izan behar da Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan indartua izan dela, bai Nafarroako kanpoko komunitateentzako eta eskualde ezberdinetako etxeentzako laguntzen aurrekontu-sailetan, zentro horien jarduera-gastuak, lokalen mantentze-lanak eta funtzionamendua edo inbertsioak finantzatzeko. Hala, aurtengo laguntzak 157.000 €-koak dira, eta otsailaren 27an amaituko da eskabidea egiteko epea, dagokion deialdia argitaratu zenean jakinarazi zen bezala.








