Administrari oposizioaren lehen probaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira

0
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra
F* 2026_02_08
T* Oposiciones de administrativo
L* UPNA, Pamplona

Guztira, 896 pertsonak, aurkeztutako 7.231 lagunetatik, gainditu dute joan den igandean, otsailaren 8an, egindako administrari oposizioaren lehen proba, gaur, asteartea, www.navarra.es web atarian argitaratutako behin-behineko emaitzetatik ondoriozta daitekeenez. Gainditu duten pertsona guztietatik 795 txanda irekikoak dira, 69 sustapen-txandakoak, 27 %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonen txandakoak eta 5 genero-indarkeriakoak.