Terrorismoaren Biktimei zuzendutako Foru Lege berri bat onartu ahal izateko parte-hartze prozesuari ekin dio Nafarroako Gobernuak, kolektibo horren arreta eta erreparazioa hobetzeko. Lege hori, eskumen autonomikoei dagokienez, jada 2010ekoa den foru arau batek arautzen du. Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok Foru Legearen aurreproiektuaren zirriborroaren oinarrizko ildoen berri eman dizkio Gobernuari gaur goizean.
Zirriborro horrek, aurreko legeak baino ikuspegi gaurkotuago eta integralago batetik abiatuta, onura eta aurrerapen zehatzak dakartza terrorismoaren biktimentzat, bai ekonomikoki, bai sorospenaren aldetik. Alde batetik, etorkizuneko legeak norbanakoaren eta gizartearen errekonozimenduan aurrera egin nahi du, gizartearekin, oro har, eta, bereziki, belaunaldi berriekin, indarkeria deslegitimatzen duten hezkuntza-programak bultzatuz. Eta, bestetik, arau berriak parte-hartze organo bat sortuko du terrorismoaren biktimen elkarteekin.







