Martxoan metatutako Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa likidoa 1.544,8 milioi eurokoa izan zen. 2025eko martxoan 1.463,3 milioi euro sartu ziren, eta urte arteko %5,6ko igoera izan da. Datu hori bilketa osoaren %6,7ko igoeraren eta itzulketen %11,3ko igoeraren emaitza da.








