Osasun Departamentuak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2025ean erretiroa hartu zuten Lehen Mailako Arretako 65 profesionalen omenezko ekitaldia egin dute. Ekitaldia eguerdian egin da, Civicanen, eta bertan izan dira Fernando Dominguez Osasun kontseilaria eta Susana Miranda Lehen Mailako Arretako gerentea, beste profesional eta senide batzuekin batera. Omendu diren profesionalak Lehen Mailako Arretako profil profesional desberdinetakoak dira: medikuntzako, erizaintzako, gizarte laneko eta administrazioko profesionalak.






