- Interes publikokotzat jotako proiektuak gehienez ere sei hilabeteko epean izapidetu ahal izango dira
- Neurriak % 75 murriztuko ditu administrazio-denborak, eta trantsizio energetikoari, industriari eta nekazaritzako elikagaien sektoreari lotutako inbertsioak erakartzea bultzatuko du
Imanol Pradales lehendakariak gaur ziurtatu duenez, EAJren eta PSEren artean adostutako lege-proiektu baten bidez egin nahi den etorkizuneko «autobide erregulatzaileak» Euskadin inbertsio-proiektu estrategikoen izapidetzea arinduko du. Hala adierazi du SEA Arabako Enpresen Batzar Nagusiaren itxiera ekitaldian.
Azaldu duenez, ekimenak administrazio-epeak % 75 murriztea ahalbidetuko du, eta interes publikokotzat jotako proiektuak gehienez sei hilabetetan osatu ahal izatea erraztuko du.







