Osasun Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu du landaguneetan, biztanle gutxiko udalerrietan edo geografikoki bakartuta dauden udalerrietan dauden farmaziak mantentzea finantzatzeko laguntzen deialdia. Departamentuak 80.000 euro bideratuko ditu diru-laguntza horretarako, eta ekainaren 24ra arte eskatu ahal izango da, izapide-fitxaren bidez.








