Berrogeita hamar bat ikaslek bisitatu dute Arroiletako Naturaren Interpretazio Zentro berritua

0

Arangoiti Ikastolako (Irunberri) eta Zangozako Ikastolako (Zangoza) 8 eta 12 urte bitarteko 55 ikaslek inauguratu dute Irunberriko Arroilen Naturaren Interpretazio Zentroaren edukien diseinu berria. Adingabeek zientzia-dibulgazio atseginerako pentsatutako erakusketa-diskurtso berri baten “testeatzaile” gisa jardun dute: informazioa tamaina handian ekoitzitako elementuetan dago, publiko guztien ulermenera egokituta eta zentroko beheko solairuan irisgarritasun-irizpideekin instalatuta.