NKJFIk ‘Heroínas del deporte navarro’ eskola-programa berria abiarazi du

0
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra.
F* 2026_06_11
T* Rueda de prensa. Heroínas del Deporte Navarro
L* Sala de prensa del INDAF, Pamplona.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (NFJFI) “Heroínas del deporte navarro: creadores y creadoras del bienestar” programa jarriko du abian 2026/2027 ikasturtean. Foru Komunitateko emakume kirolari garrantzitsuak ikusaraztea eta ikasleek kirolari eta gizarteari egiten dizkioten ibilbideak, balioak eta ekarpenak ezagutzea du helburu hezkuntza-proposamen berri horrek. Miguel Induráin Fundazioarekin lankidetzan garatutako ekimena Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta/edo DBHko 3. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta, oraingoz, 18 ikastetxek eman dute izena.