Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, hitzarmen bat sinatu du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin, lurralde-antolamenduari eta hirigintzari lotutako prestakuntza-zikloak ezartzeko. Dokumentuaren errubrikak Nafarroako Gobernua konprometitzen du 20.000 euroko gehieneko zenbateko bat bideratzera sektoreko profesionalen ezagutza bultzatzeko lurralde garapen jasangarriaren eta genero ikuspegiaren arloan.








