Osasun Ministerioak Osasun Prestakuntza Espezializatuko bost plaza huts betetzeko deialdia egin du Nafarroan esleipen prozedura berezian (hiru Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta bi Nafarroako Unibertsitate Klinikan). Prozedura honen helburua da ekainaren 5ean hasi ez ziren esleipendunen lanpostuak berreskuratzea, baldin eta ez badute lanean hasteko luzapenik eskatu edo, lanean hasi ondoren, uko egin badiete.








