Nafarroako Gobernuak gomendatu du San Joan surik ez egitea eta toki-erakundeek arduraz jokatzea sua aisialdirako erabiltzeko

0

Egoera meteorologikoaren bilakaera eta datozen egunetan lurralde ia osoan sute-arriskua “oso handia” edo “muturrekoa” izango dela ikusita, Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egitea gomendatu du bihar, asteartean. Era berean, toki-erakundeei arretaz jokatzeko esan die udalerrien barruan sua aisialdirako erabiltzerakoan.