- Neurria abuztuaren 12ko 17:00etatik 23:59etara egongo da indarrean
Eusko Jaurlaritza errepideko garraioaren arloko elkarte eta talde profesionalekin bildu da aste honetan, eta bileraren ondoren, datorren abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea dela-eta ibilgailu astunentzat aurreikusitako zirkulazio-murrizketa 17:00etatik 23:59ra mugatzea erabaki du, trafiko-intentsitate handiena aurreikusten den aldiarekin bat etorriz.
Ebazpen berria datozen egunetan argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean.
Neurriak eragina izango du Euskadiko errepide-sarean zirkulatzen duten 7.500 kilogramotik gorako masa baimendua duen ibilgailuetan edo ibilgailu-taldeetan. Helburua da, fenomeno astronomiko hori dela-eta joan-etorri gehien pilatzea espero den ordu-tartean bide-segurtasuna bermatzea eta zirkulazioaren arintasuna erraztea, errepide-garraioko enpresen eta profesionalen jardueran ahalik eta inpaktu txikiena eraginez.








