Nafarroak BEZa eta Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zerga aldatu ditu krisiak Ekialde Hurbilean dituen ondorioei aurre egiteko

0
A: MIGUEL OSÉS
F: 28-4–2025
P:
L: PAMPLONA
T: EL CONSEJERO ARASTI VISITA HACIENDA DE NAVARRA

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Zergak Harmonizatzeko Legegintzako Foru Dekretu bat onartu du, Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zerga (EIEE) aldatzen dituena. Akordio berri honen helburua da Ekialde Hurbileko gatazka belikoak eragindako krisi energetikoaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko estatu mailan hartutako azken hobekuntza fiskalak aplikatzea, azken hilabeteetan hedatzen ari diren neurrien ildotik.