Hezkuntzak etengabeko lanbide heziketako 547 ekintza aurkeztu ditu, aste honetatik 2027ko irailera bitartean gauzatuko dira. 89.592,5 prestakuntza-ordu dira guztira, Nafarroa osoko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarean, itunpeko LHko zentroetan, irabazi-asmorik gabeko erakundeetan eta prestakuntzako erakunde pribatuetan ematen direnak.






