Ezpeleta jauregiko patioa, Iruñeko Alde Zaharrean, plaza berri bat izango da, herritar guztientzat irekia, ordutegi jakin batzuekin: lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara, eta asteburu zein jaiegunetan, 09:00etatik 21:00etara, espazio publiko gisa erabiltzeko aukera emanez. Espazio horren jabe den Hezkuntza Departamentuak eta Iruñeko Udalak, Ekintza Komunitarioko eremuaren bidez, 1.300 metro koadroko lorategi-azalera duen esparru hori erabiltzeko baldintzak adostu dituzte, eta San Frantzisko kaletik sartuko da bertara.








