Chivite Lehendakariak Tuterako ETI San Juan ikastetxearen Sukaldaritza eta Jatetxe arloko ziklo berriak bisitatu ditu, eta horiek abian jartzeak erantzun egiten dio Erriberako eskari historiko bati

0
La Presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Educación, Carlos Gimeno, visitan las mejoras realizadas en las instalaciones del Centro Integrado Politécnico San Juan en Tudela. IÑIGO ALZUGARAY / GOBIERNO DE NAVARRA

María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak gaur goizean bisitatu ditu Tuterako ETI San Juan Lanbide Heziketako ikastetxe publiko integratuaren birmoldaketa-lanak, eta, besteak beste, ETI San Juanen sukalde berriak ikusi ditu, non ikasleak dagoeneko Sukaldaritza eta Gastronomia zein Jatetxe Zerbitzuen prestakuntza jasotzen ari diren. Ziklo horiek Hezkuntza Departamentuak abiarazi ditu 2026/2027ko ikasturte honetan, eta Tuteran zein Erriberan asko eskatutako prestakuntza-eskaintza bat da. Chiviteren arabera, hamarkadetan zehar eskatutako lanbide heziketa hori abiaraztea «Erriberaren jomuga historikoa da, eta Gobernu honek errealitate bihurtu du».