Andraize zentroak errekonozimendua jaso du eskubide afektibo-sexualen eta ugalketa-eskubideen arretan egindako ibilbideagatik

0

Iruñeko Udalak aitortza egin dio Txantreako Andraize Sexu eta Ugalketa Osasunerako Arreta Zentroari, Iruñeko emakumeei arreta ematen aitzindaria eta erreferentziazkoa den zentro horretako profesional guztien ibilbide eta lanagatik. Irailaren 28an, Sexu eta Ugalketa Eskubideen Nazioarteko Egunean, omenaldi ekitaldi bat egin da, eta bertan izan dira, besteak beste, Fernando Dominguez Osasun kontseilaria, Grbiñe Bueno Iruñeko zinegotzia eta zentroko profesionalak.