Mikel Irujo Amezaga Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak European Circular Innovation Valley (ECIV) finantzatzeko lehen deialdian onartutako proiektuak aurkeztu ditu gaur prentsaurrekoan. Proiektu horiek Europako berrikuntza zirkularreko ekimen bat dira, eta Nafarroako Gobernuak eta Sodenak osatzen dute.








