viernes, julio 31, 2026
Inicio Blog Página 1007
Handira Jo lehiaketako lehen saria, 5.000 eurokoa, Javier Plou Izquierdok jaso du, bere doktore-tesitik (Label-free monitoring of tumor models by surface-enhanced Raman scattering) eratorritako proiektua aurkeztu baitu, eredu zelular konplexuak eraginkortasunez monitorizatzeko soluzioetan datzana. «Ziur nago garatu dugun teknologiak, Raman espektroskopiaren potentziala adimen artifizialarekin konbinatzen duenak, laborategiek beren ikerketak zelula-laboreekin aztertzeko duten...
Iñaki Zabaleta UPV/EHUko katedradunaren zuzendaritzapean diharduen HEKA ikerketa-taldeak (European Minority Language Media and Journalism) Europako zazpi hizkuntza gutxitutan egiten diren telebista eta irratien audientziak aztertu eta konparatzeko azterlan bat egin du. Zehazki, zazpi hizkuntza horiek euskara, katalana, galiziera, irlandera, galesa, Eskoziako gaelikoa eta frisiera dira. Audientzien azterketa asmo handiko ikerlan baten lehen atala da. Geroago, beste kontu batzuk aztertuko...
Matematikak, histopatologiak eta genomikak bat egin dute zelula argiko giltzurrun-kartzinoma erasokorrenek tumore barneko heterogeneotasun-maila txikiagoak dituztela berresteko, hau da, zelula-mota desberdin gutxiago dituztela. UPV/EHUko Annick Laruelle Ikerbasque irakasleak egin du ikerlana, eta hipotesi hau babesten du: komeniko litzatekeela tumore barneko zelulen heterogeneotasun-maila handiak mantentzeko estrategia terapeutikoak aplikatzea, minbiziaren eboluzioa moteltzeko eta biziraupena hobetzeko. Planteamendu matematikoak indarra hartzen ari dira onkologia...
UPV/EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko Ainara Castellanos Ikerbasque ikertzaileak gidatutako lan batean frogatu dute salbia landareetatik erauzten den azido salbianolikoak gaitasuna duela hesteetako zeluletan glutenak eragindako hantura murrizteko, eta ez duela albo-ondoriorik eragiten. Emaitzek estrategia terapeutiko berriak zabaltzen dituzten arren, eritasun zeliakoaren beste alderdi batzuk ikertu behar dira oraindik. Eritasun zeliakoa hanturazko nahasmendu autoimmune kroniko bat da,...
2023-2024 ikasturteko urtarrileko azterketak direla eta, UPV/EHUk hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordu-tarte zabalarekin. Espazio horien irekiera- eta itxiera-datak azterketa-aldiaren arabera egokituta eta markatuta daude, eta horiek garatzen diren Campusaren arabera aldatzen dira. Arabako Campusak ikasgelak jarriko ditu Hezkuntza eta Kirol Fakultatea-Hezkuntza falkultatean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo 1 kalean) abenduaren 16tik urtarrilaren 14ra,...
Irakaskuntzarako Erasmus+ mugikortasuna atzerriko goi-mailako hezkuntza-erakundeetan irakaskuntza-egonaldiak egiteko da. Honako helburu hauek ditu: Garapen profesional eta pertsonalerako aukerak ematea Hirugarren hizkuntza batean hizkuntza-gaitasuna hobetzea Irakaskuntza-metodologietako esperientzien trukea sustatzea Unibertsitateei laguntzea eskaintzen dituzten ikasketen irismena eta edukia zabaltzen eta aberasten Deialdi hauen helburua da Erasmus+ programan ezarritako diru-laguntzak ematea Euskal...
Gradu batean hasiko zara datorren ikasturtean? Zure ikasketak graduondo batez osatzeko asmotan zabiltza? Erabaki garrantzitsu hori hartzen laguntzeko, Euskal Herriko Unibertsitateak hainbat azoka eta jardunaldi antolatzen ditu bere eskaintzaren berri emateko, eta beste erakunde batzuek antolatutako halako ekitaldi askotan hartzen du parte.  Gorde eguna, etorri eta behar duzun informazio guztia bilduko duzu. Zain izango gaituzu!
Bilbok, Getxok, Bidasoak, Arabako Haranek, Debagoienak eta Busturialdeak Helmuga Turistiko Adimendunaren bereizgarria lortu dute, 2025eko abendura arte. Gainera, Debagoienak izan ezik, datorren urtean eskatu ahal izango baitu, guztiek osatzen dute Helmuga Turistiko Adimendunen Sarea, Bilboren kasuan 2019tik. Bereizgarriak egiaztatzen duenez, helmuga horiek HTA eredua ezartzen hasi dira. Eredu hori urrats garrantzitsua da...
Euskadik «España Verde» marka turistikoaren urteko koordinatzaile lana amaitu du, eta Asturias, Kantabria, Galizia eta Euskadiko autonomia erkidegoen arteko aliantza horren balantzea egin du Gasteizen egindako bileran. Bileran iragarri da Galiziak hartuko duela bere gain 2024ko koordinazioa, Nazioarteko Turismo Azokan (Fitur), urte honen hasieran. Jesús García de Cos sailburuordeak «España Verde» markarekin...
Sailburuak azaldu duenez, Euskadik turismo jasangarriaren eredu bat finkatu du, erantzukizuna alderdi guztietan sartu behar duena: indibiduala, korporatiboa eta instituzionala. “Erantzukizunez jokatzen duen bidaiaria, bidaiatzeko eta egiten duen bidean tokiko jasangarritasunean laguntzeko bere modua aukeratzen duena, gure turismo-kulturaren partaide egin nahi dugu”, zehaztu du. Erantzukizun indibidual horri korporatiboa ere gehitu behar...