lunes, junio 22, 2026
Inicio Blog Página 156
Mikel Irujo Amezaga Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak eta Juan Luis García Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak Noainen egindako topaketa aitzindari batean parte hartu dute asteazken honetan, adimen artifizialak enpresa-sarean duen eragina aztertzeko, batez ere ETEen inguruan. ...
Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, eta Nafarroako hainbat toki entitatek ERA Eskolaren bosgarren edizioa martxan jarri dute, ikastetxean euskara ikasten duten haurren familiei zuzendua. Edizio berri honek euskaraz eta gaztelaniaz grabatutako saioak eskaintzen ditu, pertsona adituek emanak, eta horietan hazkuntzarekin, euskararekin eta...
Iruñeak Turismo Enogastronomikoaren 2026ko Nazioarteko I. Kongresua hartu du ostegun honetan. Nafarroako Gobernuak antolatu du, Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, eta Baluarte Kongresu Jauregian eta Otazuko Jaurerria Upategian bildu dira estatuko eta nazioarteko adituak, helmugen kudeatzaileak, turismo-operadoreak, ekoizleak, zaharberritzaileak eta erakundeetako arduradunak.
Nafarroako Gobernuak, Justiziako Zuzendaritza Nagusiko Birgizarteratze, Bitartekaritza eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuaren bitartez, eta Osasun Mentaleko Etengabeko Prestakuntzako Batzordeak prestakuntza berri bat antolatu dute gizarteratze-programen kudeaketari, segurtasun-neurriei eta justizia leheneratzaileari buruz, Foru Komunitateko Osasun Mentaleko Sare Publikoko profesionalentzat. Horren helburua da langileek esparru horrekin lotutako printzipioak, balioak eta praktikak beren lan-ingurunean integratzea. ...
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (NKJFI) bat egiten du otsailaren 19an LGTBI fobia kirolaren aurkako Nazioarteko Egunarekin, Nafarroako kirolaren esparruan berdintasunarekin, tolerantziarekin eta errespetuarekin duen konpromisoa berretsiz.
Nafarroako herritarrek administrazio publikoen funtzionamenduari buruz duten pertzepzioa hobetu egin da azken urtean, %70,7ko balorazio positiboa lortu baitu, 2024an baino hamar puntu gehiago. Gainera, ikerketak erakusten du hezkuntza, garraio publikoa eta herritarren arreta direla Nafarroako biztanleria gehien gogobetetzen duten hiru zerbitzu publikoak. Horiek dira ‘Herritarrek Nafarroako erakundeen eta zerbitzu publikoen inguruan duten pertzepzioari eta konfiantzari buruzko inkestaren’ bigarren zatiaren ondorio nagusiak. Inkesta...
El consejero Gimeno visita el colegio Virgen del Rosario de Fontellas. Hezkuntza Departamentuak baimena eman du Fontellas herriko ikastetxearen hezkuntza-eskaintza zabaltzeko, Lehen Hezkuntzako etapa osoa hartu arte. Gaur egun ikastetxe horretan Lehen Hezkuntzako 2. maila egiten ari diren ikasleek 2026-2027 ikasturtean bertan ikasi ahal...
Nafarroak saldo positiboarekin itxi zuen 2025a enpresen helbide-aldaketei dagokienez, jarduera ekonomikorako eta inbertsiorako lurralde erakargarri gisa duen indarra berretsiz. Hori ondorioztatzen da Informa D & B aholkularitza-enpresak autonomia-erkidegoen artean enpresa-egoitza aldatzeari buruz egindako azken txostenetik. Txosten horren arabera, sozietateen sarreren eta irteeren arteko...
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra F* 2026_01_30 T* Presidenta en la visita del CIP ETI San Juan de Tudela L* Tudela Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoaren aldaketa bat onartu du, 2026-2029 eperako azpiegitura plan handinahi baten garapena errazteko. Hezkuntzako kontseilari Carlos Gimenok gaur goizean eman du helburu horren lehen zehaztapenaren berri:...
Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak parte-hartze prozesuari ekin dio Nafarroan Elkarlaneko Etxebizitzari buruzko Foru Lege bat onartzeko. Lege horrek bizitegi-eredu berri hori arautuko du, etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko alternatiba iraunkor eta irisgarri gisa, higiezinen espekulaziotik aldenduz. Herritarrek lege-testu berria kontsultatu eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte gaurtik martxoaren 22ra bitartean. ...