jueves, agosto 13, 2026
Inicio Blog Página 719
Zuri-gorriak lehiaketara itzuliko dira Gabonetako etenaldiaren ostean, eta talde katalalan igo berriaren aurka neurtuko dituzte indarrak larunbat honetan, 12:00etan. Athletic Clubek 2025ari ekingo dio RCD Espanyolen aurka jokatuko duen Liga F-ko partidarekin. Joan den hilabeteko atsedenaldiaren ostean itzuliko da lehiaketara. Lehen itzulia osatzeko bi jardunaldi besterik ez dira falta, eta neurketa hau zuri-gorrien azken irteera izango da egutegiaren hasierako tarte...
Atezainaren hasierako mailegua sei hilabetekoa da, baina Athletic Clubek eta talde mexikarrak urtebetez luzatzeko aukera izango dute, 2026ko ekainaren 30era arte Athletic Clubek eta Pumas izenarekin ezagunagoa den Universidad Nacional klubak akordioa lortu dute Alex Padilla atezainaren lagapena sei hilabetez egikaritzeko. Bi taldeek akordioa beste urtebetez luzatzeko aukera izango dute, 2026ko ekainaren 30era arte. Lagapenak jokalaria erosteko aukera ematen dio Pumasi...
2024an Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Sailak Bizkaiko udalerri hauei laguntza eman die, hiri antolamendurako sei plan orokor berrikusteko eta behin betiko onartzeko: Ugao-Miraballes, Gorliz, Mendexa, Gordexola, Berriatua eta Forua. Sei HAPO berri horiekin batera, kontuan hartu behar dira aurreko ekitaldian onartutako beste lau udalerri hauetakoak: Markina-Xemein, Nabarniz, Zeberio eta Ispaster. 2006an...
Bizkaiko Foru Aldundiak 5.723.801,21 euroko aurrekontua onartu du basogintza-sektorerako laguntzen aurtengo planerako. Programa horrek eutsi egin die eukaliptoarekin basoberritzeak egiteko ezarritako mugei, eta indartu egin du basoen kudeaketa jasangarriagoa sustatzen duten metodoak aplikatzeko dirulaguntzen ildoa. Era berean, Foru Erakundearen helburua da baso autoktonoen kontserbazioa sustatzea eta baso aloktonoen ordez bertako espezieak jartzea....
Bilbo eta Gasteiz arteko garraiorako kontzesio bateratu berriak txartel arruntaren prezioan %19,8ko beherapena eskainiko du. Horrez gain, BAT, BARIK eta MUGI txartelak erabili ahal izango dira bidaia bakoitzeko %20ko deskontuarekin, eta hilabeteko, hiruhileko eta urteko bonuak jarriko dira erabiltzaileen eskura. Zerbitzuaren erosotasuna, segurtasuna eta irisgarritasuna ere nabarmen hobetuko dira. Bizkaiko eta Arabako...
Gaur goizean Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultatearen 50 urteko historia ospatzeko antolatutako ekimenak aurkeztu dira prentsaurrekoan. 2025ean programatutako jardueren artean, Donostia Kulturarekin elkarlanean antolatutako hitzaldi-zikloa nabarmentzen da. Aurkezpenean parte hartu dute Jon Insausti Donostiako Udaleko Kultura eta Euskarako zinegotzi ordezkariak, Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak eta Jon Mattin Matxain UPV/EHUko Kimika Fakultateko dekanoak. Donostia International Physics Centerreko, Materialen...
Engranajes Juaristi Zarautzen dago (Gipuzkoa) eta erreferentea da engranajeen sektorean 1958an sortu zenetik. Esperientzia eta abangoardiako teknologia uztartzen dituen enpresaren bereizgarria da potentziaren transmisioan soluzio zehatzak eskaintzen dituela eta merkatuaren eskarietara azkar egokitzen dela. 2023an SPRI Taldeak eginiko Emakumeen inpaktua industriako lehiakortasunean azterketan parte hartu zuen ia 500 enpresetako bat da. Emakumeak...
Barakaldoko Hurbileko Kultur Etxeen sareak hitzaldiak, esperientzia kulturalak, irakurketa kluba, arte topaketak, Dastaka pilula gastronomikoak eta Ongizate Eskola antolatzen ditu. Izen-emateak aurrez aurre edo telefonoz egin daitezke kultur etxe eta zentro zibiko guztietan, edo online egoitza elektronikoan BaKQrekin. Kultura Zabaltzeko programa proposamen interesgarriekin itzuliko da. Hitzaldiak eta esperientzia kulturalak aisialdiaz gozatzeko hogei bat jardueratan. Urtarrilaren 14an, asteazkena, hasiko dira Kultura...
Barakaldoko Udalak 31.936 euro emango dizkio Caritasi, Barakaldoko Haur Azoka Solidarioaren eta Gabonetan egin diren ekitaldi solidarioen bitartez lortutakoarekin. Horrela, Haur Azoka Solidarioan bigarren eskuko jostailuak salduta lortu ziren 19.086 euroei (20 ikastetxe inguruko 500 ikasle baino gehiagok parte hartu dute) 12.850 euro gehitu zaizkie orain, Gabonaldiko programazioan parte hartu duten...
Inklusiorako Euskal Kontseilua ostegun honetan eratu da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan, Mikel Torres Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua buru duela. Organo honen lehenengo bileran, Batzorde Iraunkorra formalizatzeko prozesua hasi dute, eta Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren eta gizarte larrialdietarako laguntzen onuradunentzako enplegurako pizgarriak arautzen dituen dekretu proiektua aurkeztu dute, nahitaezko txostena...