martes, agosto 11, 2026
Inicio Blog Página 781
Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria Bi Nafarroen XIX. Mintegiaren buri izan da gaur goizean. 2005etik egiten den txandakako topaketa da, Pirinioen alde batean eta bestean, eta aurtengo edizioan Jorge Oteiza Fundazio Museoan egin da, Altzuzan. Mintegiaren amaieran, Xuriñe Peñas Eguesibarreko alkateak, Eric Le Blay Terres de Navarre/Nafarroako Lurraldeak elkarteko presidenteak eta Jaione Apalategi Jorge Oteiza Fundazio...
Osasun demokratikoa, zerbitzu publikoen inguruan herritarrek duten pertzepzioa, indarkeria matxista eta Nafarroako nortasuna aurkitzen dira Azterketa eta Prospekzio Bulegoak 2025erako egingo dituen inkesten gai nagusien artean. Horrela adierazi du Felix Taberna lehen lehendakariordeak eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak, erakunde horretara egindako bisita batean, Txerra Garcia de Eulate zuzendari kudeatzailearekin batera. ...
“Berme osoa”, errentatzailearen “lasaitasuna” edo “abantaila fiskalak” nabarmendu dituzte gaur arratsaldean  Alokairu Poltsaren programarekin izandako lankidetzarengatik aintzatetsi dituzten pertsonek. Programa hori bere historiko gorenera iritsi da, eta dagoeneko 1.000 etxebizitza partikular ditu errentamendu babesturako.
Nafarroako Ekintzailetzaren III. Plana 2021-2024, Zientziaren eta Teknologiaren inguruko ekainaren 27ko Foru Legea eta Nafarroako S4 Espezializazio Adimentsuaren estrategiaren esparruan, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Energiaren, Enpresa-arloko I+G+b-ren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 247.111 euroko laguntzak eman ditu oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak sortzeko eta finkatzeko. ...
Lurralde Kohesiorako kontseilaria den Oscar Chivitek administrazio publikoak “bideratzailea” izan behar duela adierazi du, bizitza hobetzeko eta Foru Komunitateko lurralde guztien garapena bermatzeko pentsatutako administrazio-prozesuak arindu eta sinplifikatzearren.
Nafarroak eta Pirinio Atlantikoek bat egin dute mugaz gaindiko proiektu bat martxan jartzeko, Larrun mendiaren ingurune naturala babestea sustatzearren –mugaren bi aldeetan isurialdeak dituena— eta, aldi berean, lurralde-garapen iraunkorreko ekimenak bultzatzearren, inguruan jarduera sortu eta eremua biziberritzen laguntze aldera. Proiektua 3 milioi euroko aurrekontuarekin jarriko da abian. Jose Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Jean-Jaques Lasserre Pirinio...
PROCESO PARTICIPATIVO_PLAN DE SALUD NAVARRA 2024 Osasun Departamentua jada prestatzen ari da 2030erako Nafarroako Osasun Plana, eta, horretarako, sektore eta kolektibo desberdinetako profesionalen ekarpenak biltzen hasi da, parte hartzeko prozesu batean. Era horretan, web orrialde bat prestatu da, eta, bertan, aipatu plana egiteko eta onartzeko prozesura sar daiteke. Online gune horretan, prozesuan dagoen Osasun...
Nafarroako Gobernuak datorren azaroaren 15ean egingo du ‘Digital Kids: Debekua vs. Hezkuntza’ jardunaldia, familiek eta espezialistek eztabaida dezaten haurtzaroan eta nerabezaroan pantailak eta gailu mugikorrak erabiltzeak duen eraginaren inguruan nahiz hezkuntza digital kontzienteago eta seguruago bat izateko estrategiak eta tresnak ezagutzearren.
Colegiata de Santa María de Orreaga/Roncesvalles Nafarroako Gobernuak, azaroaren 1etik aurrera, Done Jakue Bidearen ekialdeko saihesbidea itxiko du Saint Jean Pied-de-Port eta Orreaga artean, Lepoederreko mendi-lepoan. Neurri horren helburua da erromesen eta larrialdietako langileen segurtasuna bermatzea laino eta elur gehien izaten den bide-zatian. Neurria martxoaren 31ra arte egongo da indarrean. ...
Kultur 2024 programazio musikal eta eszenikoak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatua, bere 29. edizioa itxi du, eta 5.696 pertsona bildu ditu, ‘Basati-Salvaje’ erakusketako bisitarien erregistroarekin batera, 12.215 pertsona guztira. Programa 2024ko udan egin da, ekainaren 21etik irailaren 28ra, Nafarroa osoko 43 herri eta kokagunetan zehar, eta astebururo eskaini ditu emanaldiak uda osoan...