García kontseilariak Uxuen nabarmendu du garrantzitsua dela «zientziak, ezagutzak eta gizarteak topo egiteko erreferentziazko guneak» edukitzea

0
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra.
F* 2026_08_07
T* Los consejeros Irujo y García participan en la apertura del curso de verano ‘Eclipsadas y eclipsados’
L* Paseo de Ronda de la Iglesia-Fortaleza Santa María (Ujué)

Juan Luis García Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko kontseilaria Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) uda-ikastaroaren irekieran izan da gaur, Uxuen, eta, bertan, nabarmendu du garrantzitsua dela «zientziak, ezagutzak eta gizarteak topo egiteko erreferentziazko guneak» edukitzea. Udalerriak «Eklipsatuak» ikastaroa hartuko du gaurtik hasita asteburu osoan. Hainbat solasaldi eta hitzaldi antolatu dira abuztuaren 12ko eguzki-eklipseaz mintzatzeko, baina baita gizarteak, oro har, bigarren mailan uzten dituen beste gai batzuei buruz ere.