Real Sociedad: Garaipena azken irteeran

0

Realak bi eta hiru gainditu du Madrid CFF Fernando Torres zelaian jokatutako partidan. Txuri-urdinak bi eta huts galtzen joan dira atsedenaldira, baina bigarren zati zoragarri bati esker hiru puntuak lortu dituzte. Jacqueline izan da partidako protagonista, bi gol sartu eta garaipenaren penaltia eragin du eta.

Madridek hobeto hasi du partida eta baloiaren jabetzarekin egin da. Txuri-urdinak ondo mantendu dira eta kontraerasoak bilatu dituzte baloia lapurtu ostean. Talde zuria aurretik jarri da Gioren jokaldi indibidual batekin, arean sartu eta Lete gainditu duenean. Natalia Arroyorenak golari erantzuna ematen saiatu dira, aukera argiak sortzeko zailtasunak izan dituzten arren. Andreia area kanpotik saiatu da, baina Paolak bere jaurtiketa gelditu du. Lehen zatiko azken minutuetan, Giok etxeko taldearen bigarren gola lortu du, baloi sakon bat jaso eta Lete erregateatu ostean.

Bigarren zatia modurik ezin hobean hasi da Realarentzat. Nerea Eizagirreren jaurtiketa aldaratu baten ondoren, Jacquelinek emaitza murriztu du. Golak asko lagundu du Reala eta kontrol gehiago izatea ahalbidetu du. Laster iritsi da berdinketa, berriz ere, Jacquelinen gol bati esker. Erdilariak sare barrura bidali du baloia Jensenen jaurtiketa batek langan jo eta gero. Garaipenaren gola Jacquelinek eragindako penalti batekin iritsi da. Nerea Eizagirrek ez du huts egin eta Reala aurretik jarri du.

Partida bat geratzen zaie eta haien zaletuen aurrean garaipena lortzen saiatuko dira.

Fitxa teknikoa:

Madrid CFF: Paola (kap), Villafañe, Monica, Saez, Itzi, Ana G., Laurita (Chanda, min. 89), Karen (Rodao, min. 89), Aida (Libran, min. 68), Luany (L. Pardo, min. 68) eta Gio.

Real Sociedad: Lete, Viles (Emma. min. 61), Etxezarreta, Apari, Izarne, I. Arnaiz, Andreia, Franssi (Mirari, min. 90+4), Amaiur (kap) (N. Eizagirre, min. 45), Jensen (Jacqueline, min. 45) eta Cecilia (Bernabé, min. 61).

Golak: 1-0: Gio, min. 21. 2-0: Gio, min. 41. 2-1: Jacqueline, min. 47. 2-2: Jacqueline, min. 64. 2-3: N. Eizagirre, min. 88.

Epailea: Gonzalez Gonzalez. Txartelik ez.