Nafarroako Lehendakari María Chivite Navascuések Iruñean dagoen 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako arreta goiztiarreko Asuncion Monje izeneko zentro berriaren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean. Zentro horren obrak azken hilabeteetan egin dira eta Next Generation Europako funtsen bidez finantzatu dira, 3.303.848 euroko aurrekontuarekin.









