Mikel Antero donostiarrak diseinatutako hiriaren itsas-sustraiari egindako deia da 2025eko Aste Nagusiaren kartelaren protagonista
2025eko Aste Nagusian Sagueseko agertokian arituko diren artistak aurkeztu ditu gaur Donostia Festak atalak. Kultura zinegotzi Jon Insaustik “musika estilo ezberdinez, eta bertako zein arrakasta handiak ekarriko dituzten beste hainbat artistez” osatutako egitarauaren berri eman du gaur, hain zuzen ere, Sagues elkargune bihurtuko duen egitaraua.
Abuztuaren 9tik 16ra bitartean kontzertu bat izango da egunero, kasu guztietan 23: 45ean hasita.
Hauek dira Sagueseko kontzertuak:
- Abuztuak 9 – Morodo
- Abuztuak 10 – Vicco
- Abuztuak 11 – OBK
- Abuztuak 12 – J Martina + Dupla
- Abuztuak 13 – Sexy Zebras
- Abuztuak 14 – Janus Lester
- Abuztuak 15 – Marlon
- Abuztuak 16 – Leire Martínez
2025eko Aste Nagusiaren kartela
Horrekin batera, Jon Insaustik 2025eko Aste Nagusiaren kartela aurkeztu du. Mikel Antero Donostiako arte-zuzendari eta errealizadoreak sortutako kartelak hiriaren itsas-sustraiari keinu egiten dio.
Kartelean Donostiako kolore urdina nagusitzen da, gauaren aurreko ilunabar beroekin. Kartela itsasoa, olatua, badia, kresala da. S formako (San Sebastian) olatu handi bat irudikatzen du, eta erdian, haur bat dago bere aitaren besoen segurtasunaz gozatzen olatu batek sortutako D batean (Donostia). Kartelak eguna eta gaua konbinatzen ditu, Santa Klara uhartean apurtzen sortzen diren eta zerura altxatzen diren itsasoko olatuak bezala, su artifizial bilakatzeko. Eta su artifizial horiek argiztatu, elkartu eta zoriontsu egiten ditu hainbat belaunaldi, lagun eta bizilagun Astea Nagusian.