Auzo Elkarteei eta denon intereserako gaietan herritarren parte hartzea sustatu eta garatzen duten proiektuei bideratuak
Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak 2025eko uztailaren 2an Herritarren Partaidetzako Zerbitzuaren diru-laguntzak ematea onartu du.
Ekarpen ekonomiko hauek gizarte mugimenduen lana sustatzeko helburua dute, gizarte sare kritiko, sortzaile, autonomo eta erreferentziala ahaldundu asmoz, elkarlana eta elkar ezagutza handitu eta gizarte kohesioa indartze aldera.
Bi eranskinetan antolatzen da Herri Partaidetza saileko deialdia: batetik 2.1 eranskinaren baitan denon intereseko gaietan herritarren parte hartzea sustatzen duten proiektuetarako dirulaguntzak daude, eta bestetik 2.2 eranskinean auzo elkarteei zuzendutakoak.
Herritarren partaidetza sustatzen duten proiektuak
Guztira 20 eskaera jaso dira, eta 7 proiektu beste sail batzuetara bideratu dira, horien edukiak zerikusi handiagoa zuelako beste gai batzuekin (Ingurumena, Berdintasuna, Kultura…) partaidetzarekin baino.
Balorazio teknikoa egin ondoren, hiru proiektuk ez dute dirulaguntzarik jaso, deialdiaren xedearekin bat ez datozelako, eta 10 elkarte hauen proiektuak diruz lagundu dira:
Honako hauek dira dirulaguntza jaso duten 10 proiektuak:
- Elkarrekin Koop. Elk. Txikia
- Lotura Giza Garapena Koop. Elk. Txikia
- Zehar-Euskadi
- Altza XXI Herri Ekimena
- Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartea
- Elkartu (Desgaitasun Fisikoa duten pertsonen Gipuzkoako Federazio Koordinatzailea)
- Bagera Donostiako Euskaltzaleen elkartea
- Aranzadi Zientzia Elkartea
- Uliako Auzo Elkartea
- Junior Enpresa Gako Ikasle Elkartea
Lurraldetasunari dagokionez, 3 proiektuek lurralde-ikuspegi espezifikoagoa dute, eta Ulian, Altzan eta Egian garatuko dira, hurrenez hurren. Uliakoak auzo horretako mendebaldeko egoera izango du ardatz, Egiakoa ikastetxetako etorkin familiak ahalduntzea sustatzen du, auzoan era aktiboan parte har dezaten, proiektu honetan zehazki jaietan ekitaldi bat antolatuz eta burutuz. eta Altzako bertako ingurune naturala eta fisikoa aztertu eta herritarren partaidetzarekin hobetzeko gakoak landuko ditu.
Beste 7 proiektuak hiri mailakoak dira, eta tematika edo gizarte sektore zehatzen partaidetzan oinarritzen dira
- Bagera Donostiako Euskaltzaleen elkarteak topagune bat antolatuko du prozesuan zehar partaidetzari garrantzia berezia emanez.
- Aranzadiren egitasmoak artea eta biodibertsitatearen arteko harremanak jorratuko ditu.
- Zehar elkartearen proiektuak intersekzionalitatea, dekolonizazioa eta arrazakeriaren aurkako lanak uztartuko ditu eta Lotura kooperatibaren proiektuak, bigarren urtez, etxerik gabeko edo gizarte-bazterkeria bizi duten pertsonen errealitatean adinekoak inplikatzea du helburu.
- Kalapiek mugikortasun aktiboari buruzko foroa antolatuko du.
- Elkartuk trenaren erabilera inklusiboaz egingo du hausnarketa.
- Junior Enpresa Gako Ikasle Elkarteak Kuir dokumentalaren sorkuntzan partaidetza txertatuko du.
2024 urtea erreferentzia bezla hartuta, 2025ean 3 elkarte gehiagok jaso dute dirulaguntza
26.955,55 €takoa da dirulaguntza hauei dagokien kopurua eta elkarte gehiagok jasoko dutenez dirulaguntza aurrekontu osoa banatu da.
Herritarren partaidetza sustatzen duten proiektuak: Tokiko Gobernu Batzarraren Diktamenal
Auzo elkarteen mantenu gastuak laguntzeko diru laguntzak
Auzo-elkarteak mantentzeko gastuei lotutako deialdian, 43.418,45 €-ko partidaren aurrekontu guztia banatu da eskabideak aurkeztu dituzten 25elkarteren artean .
Lurralde hauetako auzo-elkarteei eman zaie dirulaguntza: Ulia, Herrera, Txomin-enea, Martutene, Altza (Altzagaina, Larratxo, Herrera, Oleta), Intxaurrondo (2 elkarte), Bera Bera, Gros, Ibaeta, Amara, Amara Berri, Aiete, Egia, Loiola, Loiolako Erriberak, Bidebieta, Alde Zaharra, Morlans, Berio eta Añorga (2 elkarte),
Auzo elkarteen mantenu gastuak : Tokiko Gobernu Batzarraren Diktamenal
Bi dirulaguntza ildoetan, elkarte bakoitzari emandako zenbatekoaren % 70 ebazpena argitaratu eta berehala ordainduko da, eta gainerako % 30a erakunde bakoitzak bere jarduera-memoria aurkezten duenean.