Leandro Azkue: «Erkidegoek autonomia handiagoa eskatzen dute EB´ko egitura-funtsak, arrantza eta akuikultura kudeatzeko, 2028´ko urte anitzeko hurrengo finantza-esparruan”

0
  • Ixone Soroa Eusko Jaurlaritzako Arrantzako zuzendariarekin batera, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren Hirugarren Jarraipen Batzordean parte hartuko du Gijon´en
  • EIAAF´k Europar Batasunaren Arrantza eta Itsas Politikak eta ozeanoen nazioarteko gobernantzarako Agenda babesten ditu
  • Iruzurraren aurkako borrokari, berdintasunari, belaunaldi-erreleboari eta 2027 ondorengo urte anitzeko finantza-esparruari buruzko eztabaidak

Leandro Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordeak, azaldu duenez, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren Hirugarren Jarraipen Batzordeak, ministerioen eta Europako Batzordearen partaidetzarekin, «autonomia-erkidego bakoitzeko bitarteko kudeaketa-erakunde bakoitzaren gauzatze-maila aztertu du, baita Estatuko administrazio orokorrak gauzatzen duen FEMPA´ren zatiarena ere. Badirudi dena bide onetik doala eta erritmo egokian. Erkidegoak autonomia gehiago eskatzen dute, 2028´tik aurrera, FEMPA kudeatzeko «

«Europako Batzordeak gaur aurreratu du zer izango litzatekeen 2027aren osteko urte anitzeko finantza-esparrua. Badirudi gidalerroak bi aste barru argitaratuko direla, kide bakoitzari esleituko litzaiokeen «funts anitzeko Estatuko gutun-azal bakarra» egoteko aukerarekin, eta estatuko arrantzari eta akuikulturari buruzko aurrekontua jasoko luke, baita Europar Batasunaren beste politika esklusibo batzuei buruzkoa ere, hala nola NPB´ren zatiari dagokiona «.

«Badirudi estatu kideei maniobra-tartea utziko litzaiekeela plan orokor horren barruan 2028´tik aurrera. Diskrezionalitatea utziko litzateke «funts anitzeko gutun-azal» hori erabiltzeko eta arrantza-politika bateratuaren helburu orokorrak betetzeko aurreikusten den aurrekontu-kopurua aplikatzeko» adierazi du Leandro Azkuek.

 Azkuek, Ixone Soroa Eusko Jaurlaritzako Arrantzako zuzendariarekin batera, Europar Batasunaren Arrantzako eta Itsasoko Politikak eta ozeanoen nazioarteko gobernantzarako agenda babesten dituen EIAAF – Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren Hirugarren Jarraipen Batzordean parte hartuko du gaur.

Asturiasen, Gijóngo Unibertsitate Laboralean, antolatu den topaketan Penintsulako kostaldeko autonomia-erkidego guztiek parte hartuko dute. Bertaratuek EIAAFen azken exekuzioa aztertuko dute, erronka eta lorpen nagusiak ebaluatuz. Horrez gainera, EIAAF´en birprogramazioa eta malgutasun mekanismoa ere aztertuko dituzte, programa gauzatzean egindako aurrerapenekin eta Europako funtsen exekuzio finantzarioaren arauari buruzko “N+3” izenekoa betetzearekin lotuta. Arau horrek ezartzen du urteko esleipena, gehienez, dagokion urtean eta hurrengo hiru urteetan gauzatu behar dela. Ostera, epe horretan egin gabeko laguntza galdu egiten da.

Gaur Gijónen egiten ari diren jardunaldian eztabaidatuko diren beste gai batzuk izango dira iruzurraren aurkako borroka, berdintasunerako eta belaunaldi-erreleborako baldintza egokiak eta 2027 ondorengo urte anitzeko finantza-esparrua.

Bertaratuek AQUACRÍA LA FIGAL,.Sea Eight proiektua bisitatuko dute gaur arratsaldean. Enpresa hori akuikultura sustatzeko eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko EIAF/AIAAF laguntzen deialdiaren onuraduna da “Recirculation Aquaculture System – RAS sistemarekin mihi-arraina gizentzeko arrain-haztegia” proiektuagatik. Abiapuntuko aurrekontua 12.409.935 eurokoa izan zen. Helburua maila globalean dagoen mihi-arrainaren eskaera handiari erantzutea du. Lehenengo fasean hazkuntzarako eta gizentzeko lehenengo modulua eraiki zen El Musel portuan, RAS teknologia zuena, jasangarritasun handiagoa eta itsas ingurunearen jasangarritasun eta zaintza handiagoa lortzeko.

Hasiera batean 27 lanpostu zeuden aurreikusita, eta 145era iritsiko dira. Behin betiko instalazioak urtean mihi-arrainaren 440 tona ekoizteko ahalmena izango du, eta, ondorengo faseetan, gizentzeko beste bost modulu eta ugalketa-unitate bat garatzea planteatzen da, eta horrekin urtean 2.600 tona ekoizteko ahalmena izango du guztira.

Prozesua enpresak Portugalen, Póvoa de Varzimen, duen haztegiko arrainkumeetatik abiatuta hasten da. Gero arrainkume horiek gizendu egiten dira merkaturatu eta saltzeko pisu egokia izan arte.

EIAAFk lau lehentasun ditu: arrantza jasangarria sustatzea eta uretako baliabide biologikoak berreskuratzea eta kontserbatzea; akuikulturako jarduera jasangarriak sustatzea, bai eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzea eta merkaturatzea ere, horrela Batasuneko elikagaien segurtasunari lagunduz; ekonomia urdina egitea eta arrantza- eta akuikultura-komunitateak garatzea; eta ozeanoen nazioarteko gobernantza indartzea itsaso eta ozeanoak seguruak, babestuak, garbiak eta modu jasangarrian kudeatuak izan daitezen.