Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du, 2026an zehar adinekoak eta/edo ezinduak artatzeko eguneko zentroak eraikitzeko. Deialdia, 700.000 eurokoa, atzo argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta obrak idazteko proiektu teknikoak, eguneko zentro berrien eraikuntza edo eguneko zentroak martxan jartzeko amaitu gabeko obren amaiera finantzatu nahi duten toki entitateei zuzenduta dago.








